GURE HELBURUA
KOSTUAK MURRIZTU ETA PLANETA ZAINTZEKO GARAIA
Aldaketa klimatikoari erantzuteko zeozer egin behar delaren ideia gero eta errotuago dago iritzi publikoan, baina maiztasunez, “zer egin behar da” ideia ez da gauzatzen. Guztientzako bideragarria eta eskuragarria den ekintzetako bat energia berriztagarrien erabilerarekin konprometitzea da.
Red de Comunidades Energéticas S.Coop., Tokiko Energia-Erkidegoen sustatzea klima aldaketaren erronka desberdinei erantzuteko instrumentu gisa erabiliz, konpromezu hori egi bihurtu nahi dugu, gizarte eta kooperazio negozio eredu bat garatzen den bitartean.
Aurrezteko eta planeta zaintzeko garaia da. Pandemia honen ondorioz suertatu den egoerak, ohiturak aldatzeko, eguneroko beharrei modu desberdinez aurre egiteko, eta naturaren zainketan oinarritutako aldaketa klimatikoaren eboluzioaren inguruko erantzunei ekiteko beharrak piztu ditu.
Hau guztia, gure inguru hurbilean jarduten lor daiteke, komunitate kudeaketaren eta energía berriztagarrien kontrolaren inguruan negozio kooperatibo eredu berriak sustatuz.
ZER DA ENERGIA-ERKIDEGO BAT?
Tokiko Energia-Erkidegoak, bazkide talde batez (pertsona fisikoak, elkarteak, ETE-ak, administrazio publikoak…) osatutako pertsona juridikoak dira. Hauek, borondatez eta parte-hartze kooperatiboaren bidez, komunitatearentzako edo beste batzuendako onura energetiko, sozial, ingurumenekoak eta ekonomikoak lortzeko, haien helburuak finkatzen dituzte.
ENERGI-ERKIDEGO BAT NOLA SORTU
Argindar fakturan aurrezten duzun bitartean planeta zaintzera anima zaitez!
Ideia hau partekatzen duten eta komunitate berean interesa adierazten duten bizilagunak ezagutu
Gurekin harremanetan jar zaitez eta proiektua nola gara daitekeen aholkatuko dizugu
Egokitzen zaizuen lekuan eguzki plaken instalazioa kudeatzen lagunduko dizugu
Planeta zaintzen eta kostuak murrizten dituzuen bitartean, energia berriztagarriaz goza ezazue!
ARRAKASTA IZAN DUTEN KASUAK
Manurga
(Araba)
Araban, Manurgako Administrazio Batzarrak martxan jarri du autokontsumorako energia elektriko berriztagarria sortzeko tokiko Energia-Erkidegoa eratzeko prozesua, iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren erabilera sustatzeari buruzko Europako Zuzentarauak ezartzen dituen ezaugarriei jarraituz.
Esparza
(Nafarroa)
Espartzako kontzejuak instalazio fotovoltaiko bat jarri zuen frontoiaren estalkian, Nafarroako Gobernuak diruz lagunduta, eta 244/2019 Errege Dekretuak ezarritako esparru juridikoak eragin zuen "Esparzaren Energia-Erkidegoa" sortzea, kontsumo elektrikoko puntuekin, borondatez eta modu irekian parte hartzeko prozesu batean.
Urrotz
(Nafarroa)
Tokiko Energia-Erkidego honen inguruko informazio gehiago laster ikusi ahalko duzu.
Trespuentes
(Araba)
Gastuak murrizteko eta planeta zaintzeko garaia da. Ideia horren
ondorioz, ehun herritarrek baino gehiagok, Arabako Trespondeko
Administrazio Batzarrak bultzatuta, Tokiko Energia Komunitate bat
eratzeko prozesuari ekin diote. Helburua argia da: autokontsumorako
energia elektriko berriztagarria sortzea, iturri berriztagarrietatik
sortutako energiaren erabilera sustatzeari buruzko Europako
Zuzentarauak ezartzen dituen ezaugarriei jarraituz.
San Cristobal de La Lagunako
(Tenerife)
San Cristobal de La Lagunako Udalak Tenerifeko hiriburu historikoan Komunitate Energetiko bat martxan jartzeko prozesua hasi du.
153.655 biztanle ditu, UNESCOren Gizateriaren Ondare titulua du, eta udal-korporazioak konpromiso sendoa hartu du energia-kontsumoaren% 30 berriztagarria izan dadin. Konpromiso horren esparruan, Red de Comunidades Energéticas S.Coop. laguntza teknikoa eskatu dio proiektu pilotu bat garatzeko, hirian energia-komunitate berriak sustatzeko erreferente izango den energia-komunitate bat sortzeko.
Lasierra
(Araba)
Lasierra Arabako herria da Tokiko Energia-Erkidego bat abian jartzen den Euskadiko lehen tokia, energia berriztagarrien erabilera sustatzeari buruzko Europako Zuzentarauak ezartzen dituen ezaugarriei jarraituz
Gaztelu
(Araba)
Ekainaren 1ean, Gaztelun, Gasteizko udalerriko kontzejuan, Tokiko Energia Komunitate bat eratu zen, energia berriztagarrien erabilera sustatzeari buruzko Europako Zuzentarauak ezartzen dituen ezaugarriei jarraituz. Hogei bat familiak, Administrazio Batzarrarekin batera, energia berriztagarrien erabilerarekin duten konpromisoa gauzatzeko ekimena hartu dute, klima-aldaketari aurre egiteko lanean eragile aktibo bihurtuz.
Amarita
(Araba)
Amaritako Energia Erkidegoari esker urtean isurtzeari utziko zaizkion 10 CO2 tonak 80 urtez 108 pagok hartutako CO2aren baliokideak dira. Bestela esanda, urtebete barru, Energia Erkidegoak baso horrek 80 urtez egingo zukeen lana egiten du.
Olabarri
(Araba)
Datozen hilabeteetan martxan egongo den 47 kWp-ko potentzia nominaleko instalazio fotovoltaikoarekin, Olabarriko Tokiko Energia Erkidegoak % 43ko autokontsumoa lortzea aurreikusi du. Potentzia fotovoltaiko horrekin eta bere autokontsumoarekin, urtean 27,4 tona CO2 eta 78,5 mg hondakin erradioaktibo isurtzea saihestuko da.
DOKUMENTAZIO INTERESGARRIA
Tokiko Energia-Erkidegoen inguruan gehiago jakin eta egin ahal izateko, hona hemen lagungarriak egingo zaizkizun kontzeptu, albiste, testu eta esteka batzuen aukeraketa.
ENERGIA-ERKIDEGOEN VADEMECUM-A
Definizioak, komunitate baten hitzarmen ekonomikoa, irabazien banaketa, komunitate-energetiko baten estatutuak, etab.
DIRU-LAGUNTZEN DIREKTORIOA
Energia-Erkidego bat sortzeko eta eskuragarri dauden diru laguntzak ikusteko, esteka hauetan sar zaitez.
DOKUMENTU INTERESGARRIAK
Hemen deskargatzeko dokumentu batzuk aurki ditzakezu, edo gurekin kontaktuan jar zaitezke bestelako fitxategi batzuk bidali ahal izateko.
AZKEN ALBISTEAK
ENERGIA-ERKIDEGOEKIN ERLAZIONATUTAKO AZKEN ALBISTEAK JASO NAHI DITUZU?
GURE BULETINERA HARPIDERA ZAITEZ!
Harremanetarako
- info@comunidadesenergeticas.org